2021/03/02 - 2021/03/28 10:00

Erakusketa

'Emakumeok aurkezle' erakusketa

'Emakumeok aurkezle' erakusketa
Photomuseum, Zarautz

21 emakumek hartu dute parte erakusketa horretan, "batzuk eskarmentu handikoak, eta beste batzuk hasiberriak". Argazkilari bakoitzak egindako bi argazki bilduta eratu dute sorta, alegia, 42 irudi desberdinekin. "Esperientzia honen aurreneko urtea izanik, gaia librea izan da", azaldu dute egileek: "Ondorioz, estilo oso ezberdineko argazkiak ikus daitezke". Martxoaren 2tik 28ra egongo da ikusgai Photomuseumen.