Indarrean dauden neurri murriztaileak direla-eta, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak erabaki du aurten ez duela ohiko moduan egingo bazkideen Batzar Orokorra. Segurtasun eta osasun neurri guztiak bermatzeko zailtasunengatik hartu du erabakia Zurekinek, gogorarazi baitu elkarteak 50 bazkide biltzen dituela gaur-gaurkoz.
Hortaz, elkarteko zuzendaritzak eskutitz bat bidaliko die bazkide guztiei, aurten ebatzi beharreko auzien berri emateko. Aurreratu dutenez, Zurekinek aztergai izango ditu 2020ko irabazi eta galerak eta Zuzendaritza Batzordeko kide berrien hautaketa.
Zurekineko koordinatzaileak jasoko ditu kide guztien zalantza nahiz ekarpenak, posta elektroniko bidez (zurekinostalarielkartea@gmail.com), Whatsapp bidez (638 445 434) edo telefono dei bidez (688 614 473).