"Covid-19: urtebete gurean" saio bereziaren aurrerapena

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 7a, 07:05

Koronabirusaren pandemia gurera iritsi zenetik urtebete beteko da datorren astean. Hasierako egun eta aste zoro horietan herritar ugari pasa zen Urolako Komunikazion Taldeko mikrofono eta kamera aurretik. 

Mireia Galarza kazetaria herritar horietako batzuengana bueltatu nahi izan du beraiekin batera orduan kontatu zigutena gogoratzeko eta urte honen errepasoa egiteko. Hurrengo igandean, hilaren 14an, estreinatuko du UKTk saio berezi hau. GUKA magazinean aurrerapen bat ikusi ahal izan dugu.

Bertan, Azkoitiko Xabier Barquero erizainarekin eta Orioko Zaharren babeslekuko presidentea den Txomin Iribarrekin izan da Galarza.