-1-
Bilboko esnezale
adinez zahartua
eritetxe batean
zen barneratua
Gaitz larri batek jota
guztiz ondatua
Eriotz arriskua
zeukan onartua
Bere sendia zuen
han bertaratua
-2-
Emaztea, bi seme
ta alaba,hara!!
Taldea osaturik
bertatik bertara
Erizain bat jarriaz
lekuko erara
izendatu zituen
oinorde gisara
Zehazki bananduaz
hurren errenkada
-3-
Indautxuko etxeak
seme zaharrenari
Hainbat bulego berriz
beste semeari
Alaba han zegoen
kezkaturik,adi!!
Apartamentu sorta
tokatuz berari
Dorretxe ospetsua
bere andreari
-4-
Ikusiaz ondasun
zerrenda bikaina
erabat txunditurik
zegoen erizaina
Izakeraz zuhurtzat
ezagun zen baina
Hau zion adreari
askatuz mingaina
Senarra aberatsa
zuela alajaina!!
-5-
Andrean erantzuna
han zen berehala
Gauzak argi jarriaz
Guztiz naturala!!
Ondasunen kontua
izanik hutsala
Aipatutako etxeak
agindu bezala
esnea banantzeko
aukerak zirala