ETEak nazioartekotzeko dirulaguntzen programa bat aurkeztuko die enpresei UKUEk

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 15a, 17:00

Martxoaren 26an izango da jardunaldia, 09:30etik 10:30era bitartean, online formatuan. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainei ICEX Next dirulaguntza programa aurkeztea da ekimenaren xedea.

Urola Kostako enpresei ICE Next programa aurkezteko saioa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Azaldu dutenez, "ekonomiaren susperraldiari eusteko, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua eta enpresen lehiakortasuna sendotzea. Enpresa-ehun lehiakor eta dibertsifikatua lortzeko, berrikuntza, lankidetza eta nazioartekotzea dira lerro-estrategiko nagusienak". Hala, enpresei nazioartera urratsa ematen laguntzeko helburuarekin antolatu du jardunaldia Ukue-k.

Saioan zehar, ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen duen ICEX Next programa ezagutzeko aukera izango da.

Interesa dutenek, hemen klik eginda eskuratu daitekeen galdetegia bete beharko dute, eta hilaren 24an bukatuko da horretarako epea.

Informazio gehiago izateko, Ukue-ra deitu edo idatzi behar da: enpresa@urolakosta.eus / 943890808