Otzarreta enpresako pabiloi zaharra uztailean eraitsi bazuten ere, hari lotuta zegoen etxebizitzak zut jarraitu du hilabeteotan. Uharte bat izan da Salberdineko lanen, garabien eta obra-hondakinen artean. Atzo ekin zieten etxebizitzaren eraisketa lanei.