Aritzbatalde kiroldegian ari dira koronabirusaren aurkako txertoa hartzen 80 urtetik gorako herritarrak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 18a, 11:27
Txertoa hartzeko ilara kiroldegiaren kanpoaldean. (Amaia Urbieta Arruti)

Pixkanaka aurrera doa koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina, eta gaur goizean Aritzbatalden jarri diete hitzordua txertoa hartzeko Aia, Orio eta Zarauzko 80 urtetik gorako hainbat herritarri.

10:00etan hasi dira txertoa jartzen ilaran zeuden herritarrei, eta hainbatek azaldu dute "gustura" daudela, une hori iritsi zain denbora luzea igaro dutelako.