Ludger Mees historialaria CureVac txertoa hartu duen boluntarioetako bat da

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 18a, 14:30

CureVac txertoaren azterketan parte hartzen ari dira Biodonostia eta Biocruces, eta entsegu klinikoa honetara EAEko 2.000 boluntario aurkeztu dira. Horien artean da Zarauzko bizilagun eta EHUko Historia irakasle Ludger Mees. Atzo bigarren dosia jaso zuen eta ETBko Gaur Egun albistegian kontatu zuen bere esperientzia.