Iritsi da udaberria

Onintza Lete Arrieta 2021ko mar. 20a, 12:00

Ofizialki gaur goizean,10:30ak inguruan, amaitu da negua, eta iritsi da udaberria. Euririk ez da espero, baina negu giroko tenperaturekin esnatu da goiza. Euskalmeten arabera, 8 gradutik behera egongo dira gaur termometroak. Gainera, elur kota ere behe samarrean egongo da, 500-600 metroan.

Martxoak 20 ditu gaur, eta ofizialki sartu gara udaberrian, 10:30ak aldera. Euririk egin ez arren, negu giroko tenperaturak mantenduta aldatu gara urtaroz. Izan ere, gaur termometroak ez dira 8 gradutik pasako, eta elur kota 500-600 metro artean egongo da.

Dena ez da negu giro, ordea: udaberri zantzuak aurreko asteetatik ikus daitezke; zuhaitzak loretan, San Jose loreak errepide bazterretan...

Ekainaren 21ean amaituko da aurten udaberria, udari tokia egiteko.

Informazio zehatza, Eguraldiaren atalean

Bihar eta etzi tenperaturek gora egingo dute zertxobait, baina informazio zehatzagoa nahi izatera, bai eguraldiaz, bai itsasbeherez eta itsasgorez, sartu webgune honetako Eguraldiaren atalean. Hondartza ikusteko webkamerako zuzeneko irudiak ere bertan aurkituko dituzu.