Uberizazioa izango dute hizpide ZarautzOnek antolatutako hitzaldian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 22a, 08:56

Jose Ramon Mariño ekonomialariak azalduko ditu indarra hartzen ari diren lanerako molde berrien gakoak. Online eskainiko dute hitzaldia bihar, 19:00etatik aurrera.

Saio berri bat antolatu du ZarautzOn elkarteak biharko. Azken boladan egiten ari diren moduan, online jarraitu ahalko da hitzaldia. Oraingoan, ekonomiari helduko diote; zehazki, Uberizazioa, lankidetzan oinarritutako ekonomia? hitzaldia izango da entzungai bihar 19:00etatik aurrera elkartearen Youtubeko kanalean edota helbide honetan.

Jose Ramon Mariño ekonomialaria arduratuko da egun gero eta hedatuago dagoen (hiri handiagoetan batez ere) lanerako moduaren gakoak aletzeaz. Gazteleraz ariko da hizlaria.