Apirilaren 12an irekiko dute haur-eskolan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 22a, 16:00
Zarauzko Haurreskola. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Haurreskola hasi da datorren ikasturteari begira lanean, haurtxoak irailean, urrian edo azaroan has daitezen. Matrikulazio epea apirilaren 12tik 21era izango da; haur-eskolaren bulegoetan egin ahal izango da, 09:00etatik 14:30era, edo ikasgunea.euskadi.eus atarian.

 

Informazio gehiago nahi duenak, 943-83-59-19 telefono zenbakira deitu dezake edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzi.