Aizpurua eta Dagerre, kluben arteko lehian txapeldun

(Zarautz Kirol Elkartea)

Justu-justu bada ere, garaile atera zen Zarautz Kirol Elkarteko bikotea Donostiako Altza auzoan jokatutako finalean, Loiolatarrak elkartekoen aurka indarrak neurtu ondoren.

Iragan larunbatean Donostiako Altza auzoan jokatu zuten palako Gipuzkoako Lehen Mailako Kluben arteko Txapelketako finala, eta Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Saileko Jon Aizpuru eta Xabier Dagerre izan ziren txapeldunak. Loiolatarrak elkarteko Aroztegi eta Huegun izan zituzten parez pare lehian, eta oso gutxigatik bada ere, 25-24ko markagailuarekin, garaile atera ziren Zarauzkoak.

Pilota Sailak jakitera eman duenez, ostiral honetan palako Gipuzkoako Bigarren Mailako Kluben arteko txapelketako finala jokatuko da Usurbilgo Agina auzoan, 18:00etatik aurrera. Final horretan ere parte hartuko dute ZKEko bi pilotarik: Andoni Zabalak eta Julen San Miguelek, hain zuzen ere. Horien aurka ariko dira Pagazpe elkarteko Xabier Errasti eta Imanol Esnaola.