Euskal Herriko Ikasle Autodefentsa Sareen plataformak, Ikasek, aspalditik du borobilduta martxoaren 25a. Duela aste batzuk jakinarazi zuen bezala, martxoaren 25a Borroka Eguna izango da Ikaseko kideentzat, eta protesta ugari egingo dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, besteak beste, Donostian.
Dagoeneko hilabeteak igaro dira Ikaseko kideek "testuinguru berri honetan, hezkuntzak berezko duen autoritarismoaren gorakadari aurre egiteko" Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! lelopean, autoritarismoaren aurkako kanpaina hasi zutenetik. Bide horretan, hainbat eskari egin izan dituzte ikastetxeetan, ikasleen ikas baldintzen defentsan.
Urola Kostako Ikasle Abertzaleakek bat egin du Ikasek ostegunerako egindako deialdiarekin. Hain zuzen, Donostian egingo den mobilizazioan parte hartuko dute Urola Kostako ikasleek; 12:30ean aterako da manifestazioa Tabakaleratik. Hona hemen eskualdeko IAko kide batek horren harira Baleike-n argitaratu duen iritzi artikulua.
Urola Kostako IAko kideek ikasleen infantilizazioa izan zuten hizpide otsailaren 27rako prestatutako Herri Eskoletan. Horrekin lotuta, Ikasle Autodefentsa Sareen eta Ikas plataformaren jardunaren inguruan aritu ziren ikasleak.