Eskualdeko banderak ere, Realarekin Sevillara

Realaren autobus ofiziala Urola Kostako herri guztietatik pasatu da atzo eta gaur goizean, eta UKTko kazetariek zuzeneko jarraipena egin diote ondorengo ikus-entzunezkoan jasoz.

Tokian tokiko banderak hartu dituzte bertako alkate edota zinegotzien eskutik, eta trukean Realeko ordezkariek txuri-urdina eman diete. Gurekin kanpainaren barruan eginiko ekitaldi xumeak izan dira: Realak Gipuzkoako herrietako banderak eraman nahi ditu Kopako finalera, Sevillara (Andaluzia, Espainia), jokalariek herriaren berotasuna senti dezaten.

Erlazionatuak

Zarauzko bandera jaso du Realak Sevillako finalera eramateko

Kirola

Jesus Ruiz Realeko kontseilaria eta Zarauzko bizilagunak hartu du parte bandera trukean udal ordezkari Iratxe Aranbururekin eta Realeko presidenteo...