Bihar egingo dute martxoko ohiko osoko bilkura

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 24a, 11:19

Ohi bezala, udalbatzarra Erlo Telebistatik zuzenean ikusteko aukera egongo da, baita online ere, erlotelebista.eus ataritik.

Martxoko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar udaletxeko batzar aretoan 19:00etatik aurrera. Azken hilabeteetan egin bezala, zinegotzi batzuek aretotik bertatik jarraituko dute batzarra eta beste batzuek beren etxeetatik, telematikoki.

Hizketagai izango dituzten puntuen artean egongo dira, besteak beste, seigarren ordenantza fiskalaren aldaketa eta lokalak etxebizitza bihurtzeko udal ordenantzaren berrikuspena. Bestalde, EAJ udal taldeak aurkeztutako ondoko proposamena izango dute aztergai: ENBA-EHNEren mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko idatzia. Lotura honetan dago ikusgai gai zerrenda osoa.