'Honeyland' dokumentala eskainiko dute asteartean

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 24a, 13:00

Martxel Aizpurua eztigile eta biologo zarauztarrak solasaldia eskainiko du dokumentalaren ostean.

Eztigintzan interesa dutenentzat hitzordu garrantzitsua antolatu du Arkamurka natura taldeak datorren astearterako. Honeyland dokumentala eskainiko dute 19:00etatik aurrera Modelo aretoan eta, ondoren, Martxel Aizpurua eztigile eta biologoak solasaldia eskainiko du.

Nazioartean ezagun egin zen Honeyland filma atera zenean, 2019an, eta besteak beste, Oscar sarietarako izendatua izan zen. Eztigintzan aritzen den Balkanetako emakume bat da dokumentalaren protagonista; erleak hazteko erabiltzen dituen saskietatik gertu familia nomada bat jarriko da bizitzen, eta une horretan hasiko da gatazka.