HARA! Ane&Iban music zarauztarren bertsioa Gaztea Cover lehiaketako bozketa faserako hautatu dute

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 24a, 16:00

Bigarren fasean sartu berri da Gaztea Cover lehiaketa, eta horra igaro diren 20 bideoen artean dago Ane&Iban music zarauztarrek bidalitakoa. 200 bideoren artean hautatuak izan dira zarauztarrak, Eguzki argitan abestiaren bertsioagatik.

Entzuleek hautatutako 20 bideoen artean gustukoena aukeratu dezakete orain, eta boto gehien jasotzen dituztenak finalean sartuko dira.