Gorlako igoeran parte hartuko du Jira-Bira taldeak

(jirabira.com)

Elkarteak jakitera eman duenez, egutegiko lasterketa "prestigiotsuenetakoa" da igandekoa.

Abiatzen txapelketaren barruan, Bergarako (Gipuzkoa) Gorla mendian izango dute lasterketa datorren igandean Jira-Bira Grupo Eulen taldeko txirrindulariek. Aditzera eman dutenez, egutegiko probarik "prestigiotsuenetakoa" da igandekoa. David Etxeberria prestatzaileak taldeko hamalau txirrindulari hautatu ditu lasterketarako: Cueva, Camino, Eizagirre, Uranga, Erasun, Gurrutxaga, Azkarate anaiak, Lopez, Ibarluzea, Garcia, Darthayette, Martinez eta Mesa.