Gela kultur hedapenerako programaren barruan, David Lean zinemagile britaniarraren inguruko saio bat antolatu dute Photomuseumen. Bihar izango da saioa, eta astero bezala, 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.
Kultuzko film klasikoak egiteagatik da ezaguna Lean: besteak beste, Lawrence Arabiakoa, Kwai ibaiaren gaineko zubia eta Doctor Zhivago. Londresen hil zen Joseph Conraden Nostromo obran oinarritutako film bat prestatzen ari zela.