Kanpaina orain dela bi urte abiatu zen, eta orain aurkeztu den fase berrirako zortzi bideo labur sortu dituzte, hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzeko. Bideo horiek datozen bi hilabeteotan zabalduko dituzte, astero bat . Kanpainari hauspoa emateko, musikarien, aktoreen, kazetarien eta kirolarien laguntza izango dute sare sozialetan.
Hiru Damatxo komunikazio-enpresak egin ditu zortzi bideoak eta sare sozialetan eta ohiko mezularitza-aplikazioetan zabalduko dira. Astero bideo bat zabalduko dira eta dagoeneko kalean da lehenbizikoa. Lehen bideo honetan bi neska katalan agertzen dira, bisitan Euskal Herrira etorri eta euskararekin topo egitea espero dutenak.