Denboraldi-aurreko beste proba bat izango dute gaur arratsaldean arraun taldeek, udako lehiei begira indarrak neurtu ahal izateko. Pasaian elkartuko dira gaur arraunlariak, XII. San Pedroko Test Estropadan, eta 17:00etan emango zaio hasiera erlojupeko modalitatean egingo den jardunaldiari.
Azpialdeko irudian, antolatzaileek argitara emandako irteera ordena. Zarautz Gesalaga Okelanek hiru ordezkari izango ditu.