TECSAk eta Amenabarrek osatutako ABEEak eraikiko du tren geltoki berria

Aritz Mutiozabal 2021ko mar. 27a, 10:00

Uda hasi baino lehen hastea espero dute lanekin, eta 29 hilabeteko epea izango dute egikaritzeko. 

Beharrezko administrazio-izapideak egiteke, Euskal Trenbide Sareak TECSA Empresa Constructora S.A. eta Construcciones Amenabar S.A. enpresek osatutako ABEEari esleitu dizkio Zarauzko Geltoki Berriko Eraikuntza Proiektuaren Obren lizitazioa. Esleidunek aurkeztutako  aurrekontua 8.141.688,08 eurokoa izan da (BEZik gabe) eta 29 hilabeteko epea izango dute lanak aurrera eramateko. Obrekin uda baino lehen hastea aurreikusten dute.