Porrotarekin hasi dute igoera fasea Zarauzko neskek

Liga Nazionalerako igoera faseko lehen neurketa jokatu zuten atzo arratsaldean Zarauzko emakumezkoek, eta zortea ez zuten aldeko izan. Eibar izan zuten aurkari, eta talde armagina gehiago izan zen Astiko zelai gainean: 0-2ko emaitzarekin gailendu ziren. Igoera faseko hurrengo neurketa Athleticen aurka jokatuko du Zarautzek apirilaren 17-18ko asteburuan.

Bestalde, Espainiako Kopari begira Realari babesa emateko argazkia atera zuten zarauztarrek atzoko partidan.

Erlazionatuak

"Oso gogotsu gaude taldean, ezusteko bat emateko prest!"

Kirola

Zarauzko emakumezkoen futbol taldea Liga Nazionalerako igoera faserako sailkatu da, eta lehen partida larunbat honetan jokatuko du Astin, Eibar B t...