Iker Amatriainekin solasean aritu dira 'Izerditan blai' irratsaioan

Arraio Irratiko Izerditan blai saioak Iker Amatriain surflaria elkarrizketatu du aste honetan. Amatriain Getxon bizi da egun, goi mailako errendimenduko zentro batean, eta pandemia garaia nola bizi duen, zertan dabilen eta etorkizunerako begirako asmoen berri kontatu zuen.