HARA! Bada aldea Zarauzko malekoiko bi irudien artean

Iazko itxialdiko lehen egunekoa da eskuinaldeko argazkia, 2020ko martxoaren 15ekoa, eta atzokoa ezkerraldekoa. Igandearekin, jende asko ibili zen atzo Zarauzko malekoian, eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek eta bisitariek. Webkamerak hartutako irudian ikus daitekeenez, pasealekua eta terrazak beteta izan ziren ia egun osoan zehar.