Zarauzko Hitzaren taldean Logek irabazi du Egunean Behineko denboraldia

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Zarauzko Hitzarekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du zarautz@ukt.eus e-postara.

Loge erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Zarauzko Hitzaren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.307,52 puntu lortu ditu irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Oihaneren atzetik Txiko erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.253,94 puntu eskuratuta, eta MPM hirugarren, 2.230,43 puntu batuta. Irabazleak Zarauzko Hitzarekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; zarautz@ukt.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.