Hiru positibo izan dira Zarautzen azken orduetan

244,14ra igo da intzidentzia tasa Zarautzen; azken zazpi egunetan, 25 positibo izan dira herrian.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, Zarautzen hiru koronabirus kasu detektatu dituzte azken orduetan. Herriaren intzidentziak goranzko joerari eusten dio, eta 235,58tik 244,14ra igo da. Azken zazpi egunetan, 25 kasu izan dira Zarautzen.

Eskualdeari dagokionez, atzo beste 11 kasu detektatu zituen Urola Kostan. Aian ere hiru positibo izan dira, Zarautzen bezala. Aiako kasuan, hamar positibo izan dituzte zazpi eguneko epean, eta 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu metatuen tasa 503,78ra igo da.

Azkoitian, Azpeitian eta Getarian izan dituzte beste kasuak: bina Azpeitian eta Azkoitian, eta bat Getarian. Eskualdeko beste sei herrietan ez dute positiborik izan azken orduetan.

Hego Euskal Herrian gorantz egin du positiboen kopuruak. 683 positibo zenbatu zituzten atzo Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek. Araban 97 positibo izan ziren atzo, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Beste lurraldetako hamar lagunek ere positibo eman zuten atzo egindako probetan. Lau lurraldetako positibotasun tasa %5,92koa izan zen atzo.

Beste 66 lagun ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzako erietxeetan. 288 lagun zeuden atzo ospitaleratuta, plantan, eta beste 80 Zaintza Intentsiboko Unitateetan, bezperan baino bost gutxiago.