Frankismo garaian mugimendu feministan aritu ziren bi emakumeren testigantzak jasotzen ditu filmak; Julia Leon abeslariarena eta Luisa Postigo irakaslearena, hain zuzen ere. Modelon izango da Leon gaur arratsaldean, eta taula gainean hitza hartzeaz gain, zenbait abesti ere kantatuko ditu. 19:00etan emango zaio hasiera saioari.