Elhuyarrek Koronabirusaren gakoak saioko atal berri bat eman du argitara: AstraZeneca. "Txertaketekin izan den etenak ondorio negatiboak izango ditu; batetik, beranduago lortuko delako talde inmunitatea, eta bestetik, jendeak txertoekiko duen konfiantza ere jaitsi egin da", azaldu du Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak.