Zumaian jokatuko da bihar Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia

Argazkia: Zarauzko Arraun Elkartea

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumaian, Telmo Deun arraun elkarteak antolatua. Goizeko 10:00etan hasiko dira lanean arraunlariak.

Urolaren itsasadarrean jokatuko da batel ligako bosgarren jardunaldia, goizeko 10:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga puntua Arranpla parean kokatuko da, eta parolbidean jarritako buiari emango diote buelta. 

Zortzi kategoriako ontziak izango dira lehian Zumaian. Emakumezkoetan, infantil, promesa, jubenil eta absolutoan; eta gizonezkoetan infantil, kadete, jubenil eta seniorretan. Aurreko estropadetan lortutako sailkapenen arabera aterako dira bihar. 

Orain arte jokatutako hiru estropaden ondoren honela dago sailkapen orokorra.