Burezur zarauztarrak Parisen

Samara Veltek gaurko Berria egunkarian argitara emandako artikulua, Larrepetit zutabean.

Zarauztarrok beti susmatu izan dugu kanpotarrek gurekin ligatu nahi dutela, hartara hondartzan etxe bat izango dutelakoan; ez genekienena zen gure gorputz atalek ere miresmen handia sortu izan dutela, XIX. mendeko ehun bat herritarren burezurrek Parisko museo batean amaitzeraino.

Tira, ñabardura: duela 200 urte, miresmena ez zuen herriko fisionomiak eragiten, oro har euskaldunenak baizik. Arrazen eta nazioen jatorriari buruzko sukar betean, burezurren azterketak informazioa eman zezakeela uste zuten orduko zientzialariek, eta euskaldunenek, luzexkak izaki, cro-magnonetaraino eramango zituztela. Faszinazio horren menpe geratu zen Pedro Gonzalez Velasco udatiarra, Madrilen zirujaua ofizioz: Zarauzko kanposantu zaharraren zati bat erosi eta bertan Villa Munda eraiki zuen, gaur egungo musika etxea. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.