Gizartea bizitzen ari den egoera kontutan izanik, gazteek antolatzeko eta elkartzeko duten beharra ikusita antolatu ditu gazte asanbladak jardunaldi hauek.
Lehen egun honetan mus txapelketa eta Mungiako Toc taldearen kontzertua izan zituzten. Jardunaldiek astelehenean jarraituko dute. Egun horretan beste bi ekimen egingo dituzte. 16:00etatik aurrera hitzaldia izango dute, Kulturaz hausnartzen: despolitizazioaren erroak gure bizi-ohituretan izenburupean, eta18:00etan Nikotina taldearen kontzertua. Emanaldi horretako sarrerak 15:45ean jarriko dituzte salgai gaztetxean.