Europako Futbol Txapelketako partidak hartzeko hautagaietako bat da Bilbo. UEFAk hala erabakitzen badu, Espainiako selekzioak San Mames futbol zelaian jokatuko luke. Horren aurrean, Eurocopa honi ez! izeneko dinamika abiatu dute, eta ekitaldi nagusi bezala manifestazioa egingo da apirilaren 10ean Bilbon bertan.
Bilbora autobusez joan nahi duten zarauztarrek bi aukera dituzte izenak emateko: Eguzki tabernan, edo 608 23 89 41 telefonora deituta edo mezua bidalita. Prezioa 10 euro izango da. Eguzki taberna pareko geltokitik abiatuko da busa Zarauztik. Bueltarako busa 14:30ean aterako da Bilbotik.