Gazte eta nerabeei zuzendutako ekintzak egingo dira Zarautzen datozen egunetan

Herriko gazte eta nerabeei zuzendutako ekintzak antolatuko ditu Aste Santuaren bueltan Zarauzko Udaleko Gazteria Sailak. Haize Orratz Gaztelekuak eta Ludotxo Ludotekak egitaraua prestatu dute egun hauetarako. 

Aisialdia sustatzeko garai aproposa da Aste Santua. Osasun egoera dela eta urrutira ezin denez joan, programazio berezia prestatu dute Haize Orratz Gaztelekuak eta Ludotxo Ludoketak Zarauzko gazte eta nerabeei begira. Gaztelekuaren programazioa datorren asteartean, hilaren 6an abiatuko da; Ludotxo Ludotekarena dagoeneko martxan da.

Hona hemen bi zerbitzu hauek prestatutako egitarauak:

Haize Orratz Gaztelekua

  • Apirilak 6 – Topagunea
  • Apirilak 7 eta 8 – Kuadrinpiadak*
  • Apirilak 9 – Kuadrinpiaden finalak
  • Apilirak 10 – Hontza Xtrem*
  • Apirilak 11 – Filma

* Hontza Xtrem (10€) eta Kuadrinpiadetan parte hartzeko Gazte Informazio Bulegoan (17:00 – 20:00) edo Gaztelekuan izena eman behar da.

Informazio gehiago, Instagram (@haizeorratz_gaztelekua) eta WhatsApp (620 546 684) bidez.

Ludotxo Ludoteka

  • Apirilak 7 – Jolasak parkean
  • Apirilak 8 – Jolas librea
  • Apirilak 9 – Lurgainera irteera: 10:00etatik 17:00etara. Izen ematea Ludotxo Ludotekan
  • Apirilak 10 – Bitxigintza tailerra
  • Apirilak 11 – Futbolin txapelketa

Informazio gehiago, Instagram (@ludotxoludoteka), Whatsapp (660 685 001) eta email (zarauzkoludoteka@gmail.com) bidez.