Zarauzko EAJ-PNVk alderdikideak izan ditu gogoan Aberri Egunean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 5a, 12:55

Urtero bezala, Pazko igandeko meza nagusian Zarautzen zendutako alderdikideak ekarri dituzte gogora, eta aurrez abertzale guztiei eskatu zieten etxeetako balkoietan ikurrina jartzeko, "euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko asmoz".

Atzo, apirilak 4, izan zen Pazko igandea, eta beraz, Aberri Eguna. Horregatik, urtero bezala, Zarauzko EAJ-PNV alderdiak zendutako alderdikideak izan zituen gogoan goizean Andre Mariaren Zeruratzea parrokian ospatu zen meza nagusian.

Aurrez, "abertzale guztiei" eskatu zieten etxeetako balkoietan ikurrina jar zezatela, "Eusko Aberriaren ikur nagusia dena, euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko asmoz".