Beste astelehen batez beren aldarriak kalera atera dituzte Pentsionisten Mugimenduko kideek. Espainiako Gobernuak gaiarekiko azaldutako "gardentasun falta" salatu izan dute aurretik, eta gaurko irakurketan azaldu dute gobernuarekin harremanetan jarraitzen dutela, "beraien intentzioak zeintzuk diren jakiteko". Eusko Jaurlaritzako Gotzone Sagardui Osasun sailburuari ere egin diote erreferentzia gaurkoan, eta "kezka" azaldu dute "helduen txertaketa asko luzatzen ari delako, horrek dituen ondorio gogorrekin".
Amaitzeko, beren aldarri nagusiak gogorarazi dituzte berriro ere:
- Pentsioen birbalorazioa urteko KPIaren arabera izan dadila
- 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011 eta 2013ko pentsio erreformak ezabatzea.
- 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
- %100eko alarguntza.
- Erretiro aurreratuen koefizienteak ezabatzea 40 urteko kotizazioekin.