Itzuliagatik N-634 errepidea itxita egongo da ordubete inguruz bihar

Zarauzko Hitza 2021ko api. 8a, 09:00

Zarauzko Udalak jakinarazi du 14:30ak aldera pasako direla txirrindulariak herritik, baina lasterketaren gorabeherek aurreratu edo atzeratu egin dezakete ordu hori. Hala, 14:00etatik itxita egongo da errepidea bai Orio aldera, bai Donostia aldera, ordubete inguruz.

Aurten ere Zarauztik pasako da Euskal Herriko Itzulia, eta horrek eragina izango du errepideko zirkulazioan. Txirrindulariek bihar zeharkatuko dute eskualdeko kostaldea, Oriotik Zumaia aldera, eta Zarautzera 14:30 aldean iristea aurreikusi dute antolatzaileek. Orio aldetik etorriko dira, eta Nafarroa kaletik sartuko dira herrian.

Dena dela, udalak gogorarazi du lasterketaren abiaduraren arabera aurreratu edo atzeratu egin daitekeela ordu hori. Hala, Nafarroa kaleko errepidea 14:00ak aldera itxiko dute ibilgailuentzat, eta ez da erabilgarri egongo denbora tarte batez. Txirrindulariak pasatzen direnean, berriro zabalduko dute kalea.