Maiatzaren 8an Pagoetara igotzera deitu du Sarek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 8a, 17:00

Zarauztik, Aiatik nahiz Urdaneta auzotik abiatuko dira Pagoetara, eta 11:30ean tontorrean argazkia ateratzeko hitzordua finkatu dute.

650 tontor ekimenarekin bat egin du Zarauzko Sarek ere, eta maiatzaren 8an Pagoetara igotzeko deialdia luzatu die herritarrei. Izatez iazko urriaren 3an jarri zuten horretarako hitzordua, baina baldintza desegokiak tarteko, atzeratu egin zuten ekimena. 

11:30ean gurutzean argazkia ateratzeko hitzordua finkatu dute, eta Zarauztik, Aiatik nahiz Urdaneta auzotik abiatzeko aukera izango da. Zarauztik 09:00etan abiatuko dira Guria tabernaren paretik, eta Aiatik eta Urdanetatik, berriz, 10:00etan. Argazkia atera ondoren hamaiketakoa egingo dute gurutzean (norberak etxetik eraman behar du).

Ekimenarekin bat egiteko izena eman beharko da Txikipolit, Eguzki edo Arrano tabernan edo orri hau beteta