HARA! Felix Zubiak Realak irabazitako Espainiako Kopa altxatu du

Zarauzko Hitza 2021ko api. 9a, 10:55

Donostiako ospitalean izan dira gaur goizean Realeko gizonezkoen talde nagusiko hainbat ordezkari, baita Jokin Aperribay presidentea ere. Aurreko larunbatean irabazitako Espainiako Kopa osasun langileei eskaini diete, eta bertako bi langilek altxatu dute garaikurra; tartean zen Felix Zubia zarauztarra. 

Asier Illarramendi taldeko kapitainak esker hitzak izan ditu langileentzat: "Ez da inorentzat urte erraza, eta beraiek hemen daude egunero buru-belarri borrokatzen. Protagonista nagusiak beraiek dira, eskerrik asko". 

Ikusi hemen bideoa.