Irudietan: Zarauztik igaro da Itzulia

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 9a, 15:41

Jende pilaketarik gabe, hainbat zaletu hurbildu dira Nafarroa kalearen alboetara txirrindulariak animatzeko, Zarauztik igaro baita gaur Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. 

Hondarribiatik abiatu dira eta, Andrey Amador buruan, bost txirrindulari ihes eginda zeudela gurutzatu dute herria. Ondarroan amaituko da gaurko etapa.