Gasteizen dagoen Sancho el Sabio fundazioaren egoitzan jarri dute Xabier Egañaren La vida no basta margolana. 2019an egin zuen lana Egañak, eta toki nabarmenean ikusgai dago orain; hain zuzen, Betoñuko Ama Karmeldar oinutsen komentuko hilerri zaharrean, eraikina inguratzen duen beirazko egituraren atzean.
Artegaña elkarteak jakitera eman du Sancho el Sabio fundazioa "euskal kulturari buruzko dokumentazio zentro garrantzitsuenetakoa" dela, eta helburutzat duela "mota guztietako dokumentuak bildu, antolatu, kontserbatu eta zabaltzea". Egoitzan ikusgai dagoen obra berriak 250 zentimetro luze eta 610 zabal ditu, eta "margolan-collage"-a dela azaldu du elkarteak. "Zalantzarik gabe, Xabier Egañaren lanak tokirik egokiena aurkitu du euskal kulturaren erreferentziazko gune honetan", gaineratu dute.