Bateletako kadete eta jubenil mutilak Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 10a, 18:25
Artxiboko irudian, Zarauzko batel bat

Bi ontziek laugarren postuan amaitu dute Gipuzkoako Batel Liga, eta txartela eskuratu dute bihar jokatuko den lehiarako. Ligako azken jardunaldia gaur izan da, Pasaian.

Kluben Arteko Gipuzkoako Batel Liga gaur amaitu da, Pasaian azken jardunaldia jokatuta. Aurten Zarautz Arraun Elkarteak sei ontzi ibili ditu ligan lehian, eta horietatik bik lortu dute Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzea, denboraldi ona egin eta sailkapen orokorrean laugarren tokia eskuratuta; kadete eta jubenil mutilek, hain zuzen.

Kadete mutiletan liga Orio A-k eskuratu du, baita jubenil mutiletan ere.

Zarauztarrek beste mailetan lortutako emaitzei dagokienez, infantil nesketan hiru ontzi aritu dira ligan, eta seigarren, hamargarren eta hamaikagarren sailkatu dira A, B eta C ontziak hurrenez hurren (San Juanentzat izan da liga). Jubenil nesketan, berriz, bosgarren gelditu dira ligan (Orio A izan da garaile).