Aste Santu eta Pazko Aste berezienak eskualdeko museo eta bisita gidatuentzat

Zarauzko Hitza 2021ko api. 11a, 17:33

Azpeitiko Tren Museoan ilara luzeak, Zumaiako flyscha ezagutzeko barkua aurrera eta atzera eten gabe, Zarauzko Arte eta Historia museoan ohi baino jende gehiago, eta Zestoako Ekainberri eta Lilin tokirik gabe. Bertakoa ikusiz eta bertakoaz gozatuz igaro dituzte herritarrek eta bisitariek opor egunak, eta aipatutako museo eta bisitetako arduradunak gustura dira bisitari kopuruekin, bideo-erreportaje honetan kontatu dutenez.