Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen atzo Pasaian (Gipuzkoa), ligako sailkapen orokorra kontuan hartuta. Finaleko estropadan, Zarautz Gesalaga-Okelango jubenil neskek Federazio Saria lortu zuten, eta jubenil mutilak laugarren amaitu zuten. Edonola ere, Iñaki Irastorza patroiari eman zioten ziabogarik onenaren saria.