Txiki Polit Zarautzek pauso bat aurrera eman du Urdanetaren aurkako kanporaketan

Aritz Mutiozabal 2021ko api. 14a, 11:15
Txiki Polit Zarautzeko jokalari bat erasoan. (Luis Epelde)

Gizonezkoen Senior Maila azken fasea jokatzen ari da Txiki Polit Zarautz, eta larunbat honetan Urdaneta taldea mendean hartu zuen 29-23ko emaitzarekin, Aritzbataldeko kantxan. Kanporaketako joaneko partida izan zen, eta asteburu honetan itzulikoa jokatuko dute etxetik kanpo, Loiun. Lotura honetan ikus daitezke Luis Epeldek larunbateko norgehiagokan egindako argazki guztiak.