LIburuen bilketa apirilaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute Itxasmendi auzo elkarteko lokalean (Pagoeta kalea 9, behea), ondorengo ordutegian: 09:00etatik 10:00etara, 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
Liburuen salmenta, berriz, hurrengo hiru egun jarraian jarriko dute, apirilaren 22tik 24ra. Itxasmendi auzo elkarteko lokalean (Pagoeta kalea 9, behea) bertan erosi ahalko dira aleak, eta ordutegi ezberdinak zehaztu dituzte: hilaren 22an eta 23an, 11:30etik 12:30era eta 15.00etatik 17:00etara irekiko dute; eta hilaren 24an, 11:00etatik 13:00etara.