Kontzertua eskainiko du Mihise taldeak Putzuzulon

Aritz Mutiozabal 2021ko api. 21a, 11:00

Igandean izango da 18:00etatik aurrera, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai.

Usurbilen sortutako musika hirukoteak kontzertua eskainiko du igande arratsaldean, Putzuzulo gaztetxean. Beñat Urteaga baxu-jotzailea eta abeslaria, Antton Aranburu gitarrista eta abeslariak eta Mikel Olasagasti bateria-jotzaileak osatzen dute taldea, eta iaz grabatutako lana aurkeztuko dute taula gainean.

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera. Gainera, pertsonako sarrera bat salduko dute. Edukiera mugatua izango da, eta segurtasun neurriak bermatuta egongo dira.