Argazkiak: Aiala ZKE-Lema Transit Askartza

Zarauzko Hitza 2021ko api. 22a, 09:04
(Luis Epelde)

Markagailuan alde handia aterata irabazi zion Euskal Ligan lehiatzen diharduen Aiala ZKEk Lema Transit Askartza taldeari. Iragan larunbatean izan zen partida Aritzbatalde kiroldegian, eta 32-18ko emaitzarekin irabazi zioten etxekoek Leioako (Bizkaia) taldeari. Gaur-gaurkoz bigarren postuan dira Euskal Ligan zarauztarrak, Usurbilen atzetik. Datorren jardunaldia maiatzeko lehen asteburuan izango dute, eta Etxabarriko (Bizkaia) Kukullaga taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Apirilaren 18ko partidan Luis Epeldek ateratako argazkiak ikusgai daude hemen.