Sylvia Plathen 'The Bell Jar' liburua hizpide gaur, Sanz Enean

18:30etik aurrera, Sylvia Plath idazle estatubatuarraren The Bell Jar lanaren inguruko tertulia izango da gaur Sanz Enean. Euskaraz nahiz gazteleraz izan ohi dira tertuliak eta, aldian behin, baita ingelesez ere. Gaurko saioa ingelesez izango da hain justu, eta Olwen Mearsek gidatuko du.