20 urtez azpikoen Espainiako errugbi selekzioarekin entrenatzen aritu dira aste honetan Juan Sorreluz, Urko Zumeta eta Alex Saleta zarauztarrak. Ohorezko B mailan lehian diharduen Zarautz Rugby Taldean aritzen dira jokatzen Sorreluz eta Zumeta, eta Baionako Aviron taldean jokatzen du Saletak.
Pandemia dela eta, erkidego autonomo ezberdinetan egin dituzte Espainiako selekziorako aurrehautaketarako entrenamenduak, Europako txapelketa prestatzeko. Hiru zarauztarrek iragan asteazkenean izan zuten hitzordua Arrasaten (Gipuzkoa).